Nor dago proiektu honen atzetik?
Webgune hau egiteko ideia Ekaitz Goikoetxeak izan zuen Iñaki hil eta gutxira eta bere andrezurtzak, Garbiñe Larreak, ipini zuen martxan proiektua 2024an.
Bizi osoan zehar egindako lan oparoa hemen biltzeko lana auzolanean egin dugu, hala bere lagun eta jarraitzaileok osatu dugu taldea. Hamar lagun gara modu sakabanatuan utzitako ondarea jasotzen aritu garenak: Xabier Arenaza Mamo, Idoia Bengoetxea, Ander Bolibar Boli, Amets Etxaide, Etxahun Galparsoro, Andoni Imaz, Garbiñe Larrea, Kepa Matxain, Beñat Muguruza eta Josu Isaias Villanueva Isuo.
Ezinbesteko konplizeak ere izan ditugu, handik eta hemendik materialak eskura ipini dizkigutenak; Arantxa Iturbe, Jon Artano eta Patziku Perurenari aipamena egiten diegu bereziki. Webgunearen garapen eta diseinuan Iametzako Asier Etxeberria, Nerea Vega eta Irene Cormenzana aritu dira.
Abenduak 20 batean aurkeztu dugu propio jendaurrean, Ogro operazioaren urteurrena delako. Ez dugu komando bat osatzen eta ez dugu Ogrorik zerura bidali, alde egina genuelako. Hemen utzi zigun ondarea maitasunetik atondu eta webgune honetara igota ipini diogu, estilo pixketekin, betiere.
