1996-01-27
idatzi mota: Iritzi artikulua
Munduko izenak
Queens, Brooklyn, Greenwich Village, Broadway 17 aldiz, berrogeitakagarren karrika, Juduek-amona-jan-zuten-izkina, Manhattan mila bider... (Woody Allen).
Azketa, Urreta. Etxearreta, Arlitzeta, Paotxeta, Etumeta, Erdoizta, Potzumenta, Eizmendi, Akamendi, Etxaun, Ezamaun, Trekusaletxe, Gazume, Komezolatza, Mandiolatza, Kataolatza, Mauri, Estra, Urrekazo, Komuntzo, Oyelantzun, Odri, Amu, Arbe, Makaztei, Perdillei, Agerre, Izarre, Epelarre, Kortatxo, Santutxo, Malkortxo, Elormenditxo, Gerrantzuri, Oñetzaundi, Xaaberri, Xuaneta, Muiñ, Larraiñ, Okerkue, Txorroxkue, Pastelkue, Atraskue, Alabier, Aitzbakar, Bildotxola, Barnola, Artañola, Artxiola, Zurruntzula, Granada, Somorrostro, Urbite, Koostite, Eperzelaite, Bixkiturri, Artetxerreka, Atxubiya, Atxumarriya, Astoteye, Artzubiye... (I. Segurola)
Eta misterio haundiko errosario hau aletu dut (a) soinu gozoagorik nekez ateratzen diogulako oraintxe gure gramatikari, eta (b) Allen jaunak erakutsi duelako inork baino hobeki txokotik jo eta zabalean tantoa egiten, edo, bestela esan, ‘hemen bertakoago’ eta unibertsalago dela bat. Bai: gezurra badirudi ere, edonor ‘ni’ den bezalaxe, munduko txoko guztiak dira ‘hemen’.

