1999-09-05
idatzi mota: Zuzendariari
Atlantikoko Axeria (ADA)
Azpeititik haraino, Baiona ondoko bazterretaraino joan ziren, zabaltzera, gehitzera, garatzera eta aurrean harrapatutako guztia zapaltzera: Aci rie de 1 AtIantique (ADA) jarri zioten izena. Axeriak kapitala gehitzen du, zenbaki ikusgarriekinjostatzen da: batetik, irabaziak irabazien gainera, baina bestetik (eta hau da etxeko berezitasuna) gorputz elbarriak pilatzen ditu, eta gorputz zukutuak , gorputz kixkaliak, labeko saldan urtutako gorputzak, eta gorputz hilak, garbi-garbi hilak, puntako teknolojiaren azpian hilak, altzairuzko eternitate batean betiko etzanak. (Langileari denbora eta bizia pixkanaka jan beharrean, merkeago eta ekolojikoagoa da kolpe batean denbora guztia kentzea eta ematea, eternitate guztirako kontratu bat egitea.)
Hilotz eta elbarrien fakturazioan aurreko puntan ibili da beti Axeria, inork ezin izan dio kontra egin horretan. Gauza zaila da txatarrez- ko bihotz bati kontra egitea, eta Axeriak txatarrezkoa du bihotza. Baionako azken berriak: 81 "istripu" 18 hilabetean. Datua irakurri eta hemen hauetako jendeari iruditzen zaigu betidanik jakin duguna dela. Berriak izango dira, baina ez dira nobedade. Izan ere, inork ez ditu irabaziak eta galera biribila, dirua eta heriotza hain ederki eta lotsagabeki uztartu, nola egin baitu beti Axeriak bere langile oiloekin. Welcome Mr. Martxial ... and fuck yourself!
Eta guri, hemen, gorroto zahar batek zikintzen dizkigu zainak, eta ADAko (Baionako Martxialeneko) greba luzatzen den egun bakoitzeko, biziagotzen sentitzen dugu geure barrunbeetan ezin esplikatuzko azkure moduko bat, pozezko azkure gaizto bat.
Eutsi goiari, enfants de 1 aci rie, eta Axeriaren fabrikari su ematea pentsatuko bazenute, garaiz bidali abisua alde honetara. Laguntzeko amorratzen gaude.
(Desorduko berria: Aldegin digu azkureak. Bukatu omen dela greba. Axeriak beldurra sartu du. Ez da nobedade).

