logoa

1993-09-26

idatzi mota: Iritzi zutabea

Erro eta adar

PARADISUAZ eta haurtzaroaz geroztik horditzen da jendea munduan. Gauza txarra ornen da hori: horretan bat datoz (nola ez ba?) medikuntza eta morala. Eta, esan didatenez, hargatik ez ziren gure herrietako jauntxoak, klaseak klase ziren garaian, ez horditzen ez mozkortzen eta ez berdozten ere. Zer egiten ziren? ‘Kexelebre’ jarri edo ‘kexelebretu’, eta betiere ‘pixkat’, ez gehiago: paradisu artifizialetan ere bada aingeru eta bada deabru.

Mailaz eta legez bereizten ziren orduko aingeru-deabruak, eta berebat bereizten dira gaur bixigarri edo lasaigarri legezkoen eta legez kanpokoen zaleak: elkarren antioinetan agertzen zaizkigu orduko jauntxo pixkat kexelebretu baina errespetozkoak, eta oraingo yonki puta hauek edo puta yonki hauek.

Adarretan galdurik gabiltza ordea, legearen itxura hutsean itsuturik, Likurgo errege ur-zale hura ez bezala, Axularrek esaten digunez: «Likurgo Thraziako erregeari iduritu zeikan ezen etzela asko, amoak egiten zituen kalten erremediatzeko, legez eta ordenantzaz arnoaren debekatzea, zeren hura zela erroak utzirik adarrei lotzea»

Legez onetsia edo gaitzetsia izatean dago gora-behera guztia, hots, adarretan, eta beraz, adar-jotze hutsa litzateke ni orain, gure progre-ezkertiar txepeien antzera, gobemuari legea alda dezala eskatzen hastea: erroak utzirik adarrei lotzea, alegia.

Eta bai, hala da hori, baina era berean egunetik egunera ohartzenago naiz aspaldi galdu nituela nik ere paradisua eta haurtzaroa, eta hori ez da adar-jotze hutsa. Ni ere lainezak hartu nau bai, eta ez naiz gure jauntxo haiek baino gutxiago izango: adarretatik jaitsi eta erroetaraino kexelebretzera noa, legeaz honatago ala legeaz haratago.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1993&h=09&e=26&bilatu=alea&orridata=19930926&ikusi=002

Copyright mota:

Gaiak: adarrak

Etiketak · Hitz gakoak: