logoa

2015-12-17

idatzi mota: Iritzi zutabea

Plazaberduran ikasitako politika

Orain berritzen ikusten dugun Azpeitiko plazaberdura hori munduko plazaberduretan itsusiena izana da. Lehen-lehenagoko polit hura bota beharra zegoen garaiko moda (eta diru-gose) "moderno-funtzionalaren" izenean, eta dezenteko zatartua hartu zuten gure herri hauek holaxe, orain 50en bat urte hasitako bidetik.

Itsusiak itsusi, han baserritarrei erositako jeneroarekin haziak izan gara, eta ondo haziak gainera, eta geroztik jakin dugu aberaskillo jendeak baino hobeto jandakoak garela gu, zeren haietako asko zeharo utziak baitzeuden plazaberdurako martxari, baserritarren eta kale-jende arruntaren mundutik bereizteagatik.

Verdury Hall deitzen zioten plazaberdurari herriko anglomodernoek, Azpeitian eta beste leku askotan, eta hauek ere beren erara expexialak sentitu beharra izango zuten, baina utz ditzagun laineza hauek, eta gatozen gaur bereziki inporta didan asuntora, eta da plazaberdurak gure heziera edo des-heziera politikoan zer leku izan zuen azaltzera.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera