logoa

1997-01-25

idatzi mota: Iritzi artikulua

Txotx!

Badakit asko diferentetu direla, garai bateko saardoteyak sagardoteka bihurtu direla. Basacasheroak bakarrik juntatuko ziren lehen, janean, edanean, adarrean, narratxean... hiritar zintzoen parregarri. Eta aspaldi honetan zer? Zera: exekutiboak, hezurbeltzak, guardozobillak, inteletualak, idazleak, euskaltzaleak, kirolzaleak, boieskautak..., holakoxe giza-jenero txepela aukeran. Usteldu eta gero ontzen omen dira mizpira eta gizona; beste makina bat gauza ere usteltzen da denborarekin eta usteltzearekin batera, jator eta tipiko bilakatzen. Cicatriz-eko Etxebarrieta zenak kantatzen zuena datorkit gogora; «lehen ginen drogadikto batzuk; orain Gazteria gara».

Eta, halaz guztiz, badu txoxperriko sagardo horrekikoak bere zera. Urteko lehenbizikoa izatea, hasikina, ataria, aitzin-jolasa, gerora zer izango den batere axolarik gabe hartzen dena, gogoan josirik gelditzen den aurreneko aldi baten gisakoa, sagasti oso bati eginarazitako pixerreka edo korrimentu parabolikoaren lehen ttanttak..., eta segi nezake konparaziotan, baina ez nintzateke sekula iritsiko behin batean gure Txomin Garmendia maiteari aiton batek bota omen zion arrazoi honen parera: «txotxeko sagardoa eta andregaia berdiñak dira; or ez da txarrik izaten, baiña gero izaten dira komeriak». Gerorik gabe, asentatu eta botilatu gabe, txurrut han eta txurrut hemen: txotxeko bizimodua. Zaila, baina sagardoa bezain naturala.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1997&h=01&e=25&bilatu=alea&orridata=19970125&ikusi=003

Copyright mota:

Gaiak: erritualak

Etiketak · Hitz gakoak: