logoa

1996-03-09

idatzi mota: Iritzi artikulua

Ulertzen?

Aixu, matte hori: nik orain idazten badut «abenduko eguna, argitu orduko iluna», zer da hori, egia ala gezurra? Onenean ere usteko duxu bi izan eta hamabi esaten ari naizela, ez orain baizik beti, eta hargatik ez dituxula ulertzen nik hemen botatzen ditudan desarrazoien erdiak ere. (Bidenabar: oso neurri aluan idatzi beharra dago hemen, etxe honetako buruxkilen zekentasun diseinuzkoa dela medio).

Esaten ari nintzena: goiko esaera hori herriarentzat (?) egia entero garbia da, baina xuretzat ez; xuk eskola haundia daukaxu eta nahiago duxu «gau-egunen bitarte tenporal objektiboaren hautemaite subrazional paremiolojizatua» eta horrelakoak irakurtzea. Lasaiago gelditzen xara, aseago; hartarainoxe xaude munduaren itxura ulergarri ofizialak lausotua. Eta oraintxe etsi dut: nik ez dut, ai! mattea, xuretzat idazten. Nik aditzaile onentzat idazten dut. Aditzaile onak ez du mundua ulertzen (edo ez ulertzen ulertu behar den gauzarik), eta xu mundua uler daitekeela (ulertu behar dela) sinetsia xaude, gaixo hori. Aditzaile onak irakurtzen du espazioa, birusa, gure Herri hau, aurrerapena, diruaren prezioa edo (horixe entzuteko amorratzen egonarren) maite zaitut, eta zer esan nahi duten aztarrenik eman ezinik gelditzen da. Halakoentzat idazten dut nik, behar bezala (de)formatu gabeko ezjakinentzat. Ulertzen?

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1996&h=03&e=09&bilatu=alea&orridata=19960309&ikusi=003

Copyright mota:

Gaiak: jakintza ofiziala

Etiketak · Hitz gakoak: