logoa

1998-01-14

idatzi mota: Zuzendariari

Aitaren izenean

Ermuko harako hura justiziatu zutenean, nere irakasle izandako inteletual ez-euskoabertzale batek idatzi zuen azio hura hilketa etnikoa izan zela, kanpotik etorritakoen ume hezurbeltz baten sakrifikatzea. Ez dakit baina, nolanahi ere, Zarauzko zinegotzi aiar kastakoaren sakrifikatzeak garbiro ezeztatzen du hipotesi etnikoa. Bestela, zerpentatu behar dugu?, euskoabertzale batek vasco profundo edo puto cashero dioen bakoitzean, hiltzerainoko gorrotoz ari dela edo zaigula? Ez, ixtorio-mixterio honen titulua ez da odolaren mintzoa, baizik aitaren mintzoa: aitaren etxea defenditzeagatik ari dira batzuek, eta aitaren (udaletxeko) jarlekua betetzeagatik gelditu da txikiturik bestea, gizon txintxo, esaneko eta apolitikoa (hau da, Errejimenaren aldekoa). Nahasmendu honen erdian, borroka armatu izenekoa joan den aspaldian Estatuaren lagun finenetakoa (Estatuaren bortxa arintzeko, zuritzeko eta ezkutarazteko modurik seguruena) bilakatu delarik, kontsignatxo hauxe botatzen dut bihotz garbiko jendeen zerbitzurako, inork nahi balu aditu:

aitaren esanik ez egin sekula

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1998&h=01&e=14&bilatu=alea&orridata=19980114&ikusi=002

Copyright mota:

Gaiak: ETA gatazka

Etiketak · Hitz gakoak: