logoa

1995-10-21

idatzi mota: Iritzi artikulua

SS / NA

Zaharrak berri, Nafarroako basoetan ere. Baso-lanera ibiltzen ziren lehen hemendik hara, eta orain ere gehienak hartaraxe: kalterako ordea: gipuxkume perretxikero antojagarria omen da hango basoen grazia galdu behar duen zomorroa. Baina, ez delarik bideetan lehengo traturik (orain bidean topo egiteak badakigu zer esan nahi duen: hilak honenbeste, zaurituak gehiago), galdez nago ni: zertan ezagutzen ote da baso-lapurra?

Ezjakinean ari naiz apropos, eta ez baneki bezala noiztik hona bihurtu den, konparazio batera, Bortzirietako basoetan oiartzuarra arrotz eta Zarrakaztelu-Karkaxpillokoa etxeko. Hara, jaunak: oinezkoek, mando-gainekoek, bizikletazale ez-kirolariek eta trenean zihoazenek bazuten elkarrengana halako zerako zera bat, baina autismoarekin bapo ezkutatu dira bideetako hizpideak eta ezaupideak. Autismoak estutu dizkigu denbora eta bizimodua. Autismoak ekarri du jendeen nongotasun agiri bakarra matrikula izatea. Bai, horixe da giltza: matrikula. Matrikulako letrek (eta ez beste deusek) salatzen dute arrotz lapurra Nafarroako basoetan. Matrikulako SS horrek bihurtu gaitu, gainera, alde honetako denok donoxtiar kakarin (sic). Matrikulak puztu du, lehenaz gain, probintzien gezurra (gezur nazionala, hori bai, komenentzian izaten da: español tonto-tontoak E, eusko gidariak EH...). Autismopean matrikulak erabakitzen du nongo amaren umeak garen. Hitza bera dago esaten.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1995&h=10&e=21&bilatu=alea&orridata=19951021&ikusi=003

Copyright mota:

Gaiak: bizimodua denbora

Etiketak · Hitz gakoak: