logoa

1995-05-05

idatzi mota: Zuzendariari

Azpirozko malkorrean goiti

Ikusgarria ornen da, Ijitoko piramideen inbiririk gabea, eta ez omen du alderdi makala ekarriko: mutur batetik bestera, lehengo denboraren erdia sobran, eta huraxe gehiago bizitzaz gozatzeko, hau da, denbora nola pasa asmatu ezinik emegatzeko.

Gaur bilduko ditu autistabideak napar-erdaldunak eta giputx-euskotarrak, guztiak ere Aurrerapenaren fanatiko atzeratuak, baina nor bere nortasuntxoaren araberako desio eta etorkizunerako asmo ederrekin. Europeistak: «God save the european motorway network!» (hau alemanez jarri eta Hitler-en amets zaharra dirudi). Españolistak: «España una, con autovías mil». Napar-kaxkarrak: «Con la autovía, Navarra siempre pa la playa!». Eusko abertzaleak: «Gora Euskadi egituratuta!», esan nahi baita, ‘gure’ proiektu nazionala, autistabidea lagun, lurralde artikulatu baten gainean garatuko dela. Lurralde artikulatuarena oraintxe irakurri diet aurrenekoz eta ez dit potrotan batere onik egin. Ez nion lehen ere ‘lurralde’ hitz zatar horri batere tankera natualik hartzen eta orain jabetzen naiz lurraldeak ez duela lurrarekin deus ikustekorik; are gehiago: lurraldea lurraren etsai dea eta lurraldea artikulatzeak esan nahi duela, euskara garbian, lehenbizi lurra pusketan desegin eta gero puskakin horiek elkarri nolabait galipotez erantsi; lurra lurretik berexi eta lurraldeburuak estuago lotu elkarri. Lur zakarrak berdin ditzala guztiak Azpirotz-malkorrean beheiti. Ni berriz, autistabidearen abiameneko teatro horrek Garraldara bidean harrapatuko nau: asmatuko ahal dugu lurraren hurbil xamarretik ibiltzen!

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera