logoa

1995-12-02

idatzi mota: Iritzi artikulua

‘Beste mundu bat'

Orduan barrio alaia zan gurea. Gabean, goiz aldera arte, sagardotegian kantari. Beste mundu bat, beste sanidade bat, beste gauza bat. Orain politikara geiago jotzen da, ta bakoitzak bere aldera. Beste tankera bateko mundu-klase bat dator». Barrioaren izena Epele da, eta irakurri nituen egunaz geroztik gogoan josi zitzaizkidan hitz horiek esan zituenarena berriz, Pablo Zubiarrain Ernani Txikia, bertsolari ikaragarria izandua bere denboran.

Bi gauza daude hor gure munduaz: pegatinkidetza politikoa da bata, eta autismo esistentziala bestea. Bat hura jakinegia da, baina beste hau ez hainbeste, eta hartaraxe noa: etxe-zokoko kosmopolitt edo kanpoeder telematikoen civilizatione semibarbaro monoreferential hyperinformatu hauxe dago erakusten jendeak gizabanako eta gizabanakoak gisabanako egin zirenez geroztik, ez duela berdintasun asperragorik ezagutu gure munduak. Nor bere gisara eta denak (demokratikoki gehienak) gisa berean: horratx gisabanako askeen Libertatearen misterio dolorezkoa.

Bi gauza zeuden, eta baita lau beste ere: «beste mundu / sanidade / gauza / tankera bat». Ba, lau hitz eta lau arantza horietxek dira, oroz gainetik, gogoa aldizka zulatu nahi didatenak. Zergatik ote da?

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1995&h=12&e=02&bilatu=alea&orridata=19951202&ikusi=003

Copyright mota:

Gaiak: mundu zaharra existentzia

Etiketak · Hitz gakoak: