logoa

1998-12-20

idatzi mota: Zuzendariari

Zakur kontu

Barrenean sinatzen duen honek ustez erabaki sendoa harturik zeukan, zernahi kostarik ere ez gehiago bere bizian zakurrekin (zakurrei?) euskaraz mintzatzeko, hain da gure moduko euskalpetralentzat ezin jasana eta antojagarria hemen hauetako euskotar txoroek euskara zakur-hizkuntzatzat hartzeko (eta erabiltzeko!) duten espa gaiztoa; hau da: mintzatzen dakitenekin erdaraz, eta mintzatzen ez dakitenekin (zakurrekin eta haur txikiekin) euskaraz. Euskara zaunkaren (eta umekerien) pare, alajaina! Balna haizea dator Iparraldetik, eta haizeak bestetara narama. Diodan erabaki hori obratzetik atzeratu nau Herria aldizkarian (2483 zbk., aurtengo abenduaren 10ekoa) irakurri dudan elkarrizketatto batek, non galdegiten baitzaio Xexili F. neska (andere?) gazte baionesari: «Nola sartu da euskal kultura zure bizian?», eta Xexilik erantzuten: «Ama ezpeletarra dut eta Ezpeletara joaiten ginen astean behin ttipia nintzelarik. Hango euskal animazio guziari jarraikitzen gintzaizklon. Hango osabak bazuen zakur bat Zain deitzen zena eta euskara baizik ez zuena konprenitzen. Nik zakur hura maite eta, futxo, ez jakin hari mintzatzen euskaraz. Gure mintzairaren gosea piztu zitzaidan horrela». Nik ez nekien zakurren maitasunak hoinbeste zezakeenik, baina orain badakit hori, eta baita zeinen luzea izan daitekeen ere zakurren eta emakumeen arteko hartu-eman mixteriozkoen itzala.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera