logoa

1996-04-20

idatzi mota: Iritzi artikulua

Zintz!

Aitak gehitxo edaten zuen; amak hartu egin behar galantak gauero. Bortxazko joaldiren bat tarteka, pattar-kiratsetan giroturik, eta halako batean, ezbeharrez, ama gaixo hori seme tonto batez erditzen da. «Gure seme tontoxko, eskolak du onduko». Baina eskolan musuzulotik ahorainoko kandela dariola pasatzen du eguna. «Zintz!, Tontoxko, zintz!». Alferrik: zintz egiteko talenturik ez ume tontoak. Zintz-peko umea da.

Neskek begiratzen diote, balna beldurrez, nazkaz edo errukiz. «Denak putak dira», pentsatzen du. Gorputz bat behar du, jinasioan egindako gorputza, jinasioan desegindako arima. Jotzeko amorratzen bizi da, eta, putetxeetan asperturik, mendekuzko jotzaile sartzen da, polizia bera baino poliziago, osoago, puruago. Zintz-peko guardia da. (Poliziak, bere zinezko izaera ezkutatzeko, tarteka lagundu egiten du, baina hauek ez; integralagoak dira: «zu ostiatzeko gaude»), Urtegiak zaintzen dituzte, eta gezurtegiak, eta zakurtegiak (bidenabar: zein txoroflauta zitalek sartu dizkigu treneraino?

Solitarios de Itoiz (Protecsa). Bakarrik itotzeko jaioak. Ur geldia nork zainduko, eta beren sudurretako urak gobematzen ez zekiten zintz-pekoek, Iruñeko nere lagun Muxugorriren (eup!) aixkireari belarriko atabala hautsi diotenek. «Zintz!, Tonto-harro, zintz fuerte, haizen putz hori hustu arte!».

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1996&h=04&e=20&bilatu=alea&orridata=19960420&ikusi=003

Copyright mota:

Gaiak: polizia

Etiketak · Hitz gakoak: