logoa

1996-06-12

idatzi mota: Zuzendariari

Expo 92-96

Sevilla urrun dago. 92ko urte gizen hura urrunago. Aktualitatearen legeetatik kanpora oso. Baina beti da osasungarria aktualitate oflziala zapuztea eta goazen harira.

Erakusketa Unibertsala jarri zuten 92an Sevillan. Gogoratzen? Gauza asko, gauza ikaragarriak, ikusgarriak, hau da, kaka-pila izugarria eta izugarri garestia (diruak, zero askodun diruak, mugitu egin behar baitu, eta alfer-alferrik bada, hobe). Dena bere bidetik joan zen eta normaltasuna nagusi. Baina Artzain Haundiaren artaldean beti dago ardi beltzen bat edo beste (eskerrak!), eta hauetako batzuk oihu egitera atrebitu ziren Sevillako kalean zirko haren kontra. (Eta ez ahaztu 500 kristau-urte betetzen eta ospatzen zirela urrutiko indio batzuei bi eta bi zenbat diren erakustera joan ginenetik).

Bat edo beste eskarmentatu behar zuten, beti egin dute gauza bera, eta lau urte pasa ondoren, Expo-92 haren itzal beltza ez da oraindik desegin zenbaitentzat. Adibidez: Asier Valverde azpeitiarra (egunkari honetan inoiz musikaz idatzi izan zuena), karta hau agertzen denerako, eta inork erremediatzen ez badu, kartzelan loturik edukiko dute. Zergatik eta haatik. Munduan beste asko bezala, badakit. Horixe da Justizia (hau, hura eta bestea), mendeku zibilizatua eta besterlk ez.

< atzera