logoa

1998-09-30

idatzi mota: Zuzendariari

Ez dago bakerik

Banator herrira autobusean, eta, Lasao pare horretan, hara non ikusten dudan aurrenekoz Azpeititik Lasaora bitartean jarri duten apropostako tren politt antigualeko hori. Lehengo gauzak, Aurrerapenak gaindituak: horixe da Beraientzat trena, gure lehengo abiadura gozoko tren hura, Urolakoa deitzen zena, jendeari burutik behera kaka egin ondoren kendu zigutena, eta gaur, adarra jotzeko bezala, lau bat kilometrotan hilen artetik piztu dutena, baina apaingarri eta oroigarri huts bezala, Trenaren Museo triste horren eranskin moduan. (Jaun politikoño, exekutibo eta gainontzeko nazkante jendea: oso gauza itsusia da batek bere eskuz hildako hilotz bat noizean behin lurpetik atera eta jendearen bistara agertzea, baita hilotz hori burdinazkoa bada ere.

Handik ordu batzuetara, Lasaon bertan I.A.E. erori da, Abiaduraren eta Askatasun Motordunaren azkenengo biktima: laugarren herritarra hilabetean. (Gorputz gazteen bizia ebakitzen duen heriotza ez da segaduna, eta ezta baladuna, drogaduna edo birusduna ere; heriotza hori motorduna da.) «Aurrerapenare prezioa» esango dute herritar triste guztiek, «erremediorik gabea», eta kasik «naturala». Eta arima otxan etsitu guztiek «akzidentea» esango dute, eta «ezbeharra». Baina behin eta berriro eta bazterrak nazkatu arte errepikatu beharra dago: ez dago «akzidenterik», ez dago «ezbeharrik».

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1998&h=09&e=30&bilatu=alea&orridata=19980930&ikusi=002

Copyright mota:

Gaiak: museoa aurrerapena heriotza

Etiketak · Hitz gakoak: