logoa

1994-03-15

idatzi mota: Iritzi zutabea

Ei naiz Piscis

Amak bere egunean argitaratu nahi ninduen, eta, martxoak zazpi egun zituen batez, han jarri zen gaixoa hankazabalik, ea gaueko hamabiak baino lehen zulotik ateratzen nintzen. Ni bertan goxo. Barrunbe hartatik igerri egiten nonbait amaren gogoari, eta ordurako kontra egiten hasia ni. Halako batean, eta Legeak derriorturik, neure burua botatzea erabakitzen dut. Gauerdia ondotxoz pasea izan ordea, eta hargatik naiz ofizialki Ema- kume Kontzientziatuaren Egunean jaioa.

Eta, halere, Emakume (Ber)gizarteratuaren Egunekoa izanagatik, ez naiz Piscis. Nola litekeen? Ba, txoraldakeria erlijiokume guztiaren kontra nagoelako. (Gauza begibistakoenak dira esplikatzen zailenak: gogoan dut oraindik ze jardun lehor bota behar izan nuen behin gipuxkari vasco-españolean, Leitzako Zakartziori zergatik ez naizen giputza adierazi ezinik). Ezetz beraz: Emakume Politiko-exekutiboaren Egunekoa bai halabeharrez, baina beste hori inola ere ez. Eta ez da petral kaka-errea naizelako, baina koskorretatik goraino egina naukate Nazka-penaren Teolojia zodiakala ‘beren gogoz eta libreki’ sinesten duten Horoskopoiaren apezandreek. Gero erdi-erditik irri egiten dute beren amona hostiajaleen bizkarretik, Big Crunch-arekin mehatxuka dabilen zientzigizonak Azken Juizioa ahotan hartzera ausartzen den apez xaharrari egiten dion bezalaxe. Ederki, baina neri potroak ukitzen ez dute gehiago lanik izango; zin dagit, gaurtik hasi eta etemitate guzian, Horoskopoian zer naizen galdezka datorkidan maritxolindu orori, ez dudala batera sinesten eta ez naizela ezer erantzungo diodala, nahiz-eta, nere amaren borondatearen kontra, Emakume Sinestunaren Egunean jaioa izan. Zin dagit eta zintz dagit.

*** Oharrak: Leitzako Zakartzio delako bati erantzun ziola aipatzen du, eta Patziku Perurena izan zitekeela pentsatu dut, baina auskalo.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera