1995-05-07
idatzi mota: Iritzi zutabea
Gizonaaa!
Orain, okerrean bapo saiatuarren, txotxa baino zuzenago eta mendigoizaleak baino jatorrago ibiltzea bes- terik egiten ez badugu ere, 'haurtzaro’ izeneko gure mundu-aldi goiztar hartan ez germen nahita-ere deus zuzenjk egiten.
Aingeru xuri izateari utzi bezain fite, demoniñozko umezar amorragarritzat izan ginen deklaratuak; ordutik goiti gure jardute guztiak tema izanen ziren, gure egite guztiak axio, Eta nola ongi esanak beti edo gehienean gaizki aditzen genituen, han ariko ginen noiznahi gaiztakerian eta litxarrerian; gure orduko jakitate ezjakin hartaz argituak, nonbaitetik debalde baina kostata inguratutako sagar heltzakaren bati gozoago iritziko genion etxean amak ‘hobe-beharrez eta maitekiro' emandakoari baino: zuzenbidearen usteiaz ondotxo jabetuak izaki gu ordurako.
Baina kontuz, hemen duk-eta, bai, bazetorrek... ñor gero? «gizonaaa!» eman du abixu gutako batek; bazterrak larri, begizuloak izu, heriozko pilpiran bihozñoak, eta umemalo zital hura atzetik desapioka jo-ta-bertan txikituko gaituela, eman behar digula eskarmentu on bana. «Gizonaaa!», oihu lazgarria, etsaiaren adierazle unibertsala; gizona, bat eta bera, orotan berbera, ez-gizon guztien gurutzea, gure ixilpeko bizipozak hondatu beste lanik ez zuena, gizaki edo gauzaki kankailua, zatarra, espartzuzko bihotzaren jabea: hark asmatuak dira gizondu-beharra, gizatasuna, gizartea eta gainerako giza-gauza itsusi denak, eta baita Gizonaren Eskubideak ere (dituen guztiak kendu nigatik!).
Behin honuzkero gizonak ez du erremediorik. Hargatik kantatu bide zuen Lazkaomendin jaio eta inon hazi ez zen gizontxoak, hain egoki eta hain dotore: «usteldu-eta ontzen baitira / mizpira eta gizona».

