logoa

1995-05-21

idatzi mota: Iritzi zutabea

Herri Orratz

Gauza alfer samarra da zerbaiten alde egotea, itsasoan egiten duen euria edo gizonezko gehienen titiak bezain alferrikakoa. Ni, konparazio batera, egon ninteke hauteskundeen edo Lola Putaespanyakoaren biziminaren alde, baina nekez egongo naiz ustez barnean josirik daramadan edo naraman zerbaiten fabore. ‘Alde egiteko' modu gerizatua baizik ez da ‘alde egote’ hori: alde dagoenak aldea dagoela ematen du aditzera, aldea eta bitartea, zu hor eta ni hemen. Zer bota zion Txirrita batek euskarari?: «gu zure kontra ez gera». Zer esango zion bestela? Alde zegoela esango ote zion ba, «gau eta egun nere barruan / bueltaka dabilt euskera» aitortu eta gero? Ezin litekeena. Euskararen alde dagoen jendakia ugaldu zaigu zelula minbizidunen abiadan, eta batipat oinak arin (eta mihia geldo) dituena. Alde dagoena, bai, baina ez egonean, ez egote hutsez, baizik ibilian: ibilian egotea, zangoak nekatuz hizkuntza baten nekeak arintzea bezalaxe, gauza zaila edo parregarria izango da, baina (diruaren misterioak!) errentagarria da, diotenez.

Orain: nigatik, ibilera negargarri horiek utzi, txandarrak erantzi eta daudela egonean gozo. Nolatan hori? Makrofuntzio horiek denak Herri Orratz bihurtuz, hau da, beste zera horrekin... izaten da ba, azukre beltzaren tankerako zera hori... hartu eta orratz hipodermiko banarekin zazta!, hara hor larririk eta ezinegonik gabeko egona: milaka eta milaka ikastolazale fin, sekulako ponimenduarekin, egon eta egon, alde egotea beste eginkizunik gabe, hitzik esan gabe (badaezpada), orain baino gezur zuri gutxiagorekin beste inola baino diruketa gizenagoa sortuko lukeen festa lasai goxoan. Dirua beti da zikina; narkolizardiekin ere jaso litezke ikastolak.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera