logoa

1996-03-23

idatzi mota: Iritzi artikulua

Jangabezia

Ez naiz barruan sekula egon, baina ongi ulertzen dut, ongiegi, Bobby Sands baten edo gainerakoen buruzpidea: goseak hil nahiago, hildako guztiekin bat eginik hobe, zulo betz torturagarri hau baino. Baina kanpokoaz ari naiz gaur, kartzelan ez gaudela-ta ustez libre bizi garenon elkartasunezko jangabeziaz edo anorexia politikoaz, 8-10 egunez gorputzari ahoko zulotik eskatzen dueña ez opatzeaz, barauaren bertute kontzientzi-lasaigarriaz, gose-greba deitzen diogun sufrimenduzko komunio mistiko-politikoaz. Pentsa dezatela barrukoek: «goseak daude gugatik: maite gaituztelako» (kulebroietako lojika berarekin). Eta galdegiten dut: zer du sufritzeak, geren buruan gogor hartzeak, atseginak ez duenik? Konparazio batera: zergatik ez dago Artzain Onaren Bordan, aingeru txuri gose-pasatuen ordez ardi beltz mordoska bat bildu eta astebetez janpozean, jolasean, mozkorrean eta larru-lanean lehertu arte gozatzerik? Kartzelako itxituraren kontra, libertatearen loratze neurrigabea; kateen kontra, atsegin itoen zoramena. Baina presoen (barkatu: euskal presoen) alde ez dago horrela saiatzerik, ezta? Ez, ez litzateke serioa izango. Seriotasuna penitentziak ematen du, gurutzeak; odolez eta malkoz. Erlijio guztien zornea: oraingo penatzeak ekarriko du noizbaiteko poz osoa. Etsaia harnean daramagu. Ez gaude paradisura itzultzeko prestatuak.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1996&h=03&e=23&bilatu=alea&orridata=19960323&ikusi=003

Copyright mota:

Gaiak: kartzela

Etiketak · Hitz gakoak: