logoa

1997-05-31

idatzi mota: Iritzi artikulua

Tonto-plantan

Honako honek badaki, janda dauka, tontoa ematen duela. Bai, bizi dudan sasoian, batere lotsarik gabe aitor nezake baietz: tontoa ematen dut. Aspalditik gainera. Eta tontoa ematea gero-eta gauza zailagoa da, ze uste zenuten ba? Kasik esango nuke hautatu bakan batzuen ohorea dela tontoa emate hau, tonto garbia ematea esan nahi dut, ez tonto-harroa edo tonto-axkarra, azkenengo hau oso jenero ugaria baita gure mundu jakiundez puztuan. Jakintsuz eta adituz asebete zaigu gure mundu triste hau. Pena da, baina hala da. Gizajendearen eboluzioak iritsi duen azken gailurra listo pasaua-rena da, garai bateko eibartarren hitzez esanda. Gaur egunean eroak ere jantziak daude psikiatrian, eta haurrak ere bai pediatrian. Gaur egunean edozein axkar-usteko tonto-harrok daki edo ulertzen du edozer gauza: diruaren prezioa eta internet-en garrantzia, argiaren abiadura eta euskararen normalizazioa, bake zikina eta gerra garbia, eztakitzerkuntza eta badakitzergintza, klonazioa eta autodeterminazioa, sexuaren papera eta amodioaren kartoia, profesionalen etika eta puten morala. Mundu guztia dago jakinaren gainean. Tristea da, baina hala da, eta guzti honen giltza azpeitiar batek deklaratu zuen behin batean: «tontue ematie eztek ezer; izetie dek trixtie». Baina gaur tontoa ematea bada zerbait, gauza handia da. Konparazio batera, eskuetan dituzun orri hauetan, J.L. Zabala eta biok gaude oraintxe, hainbeste euskojakintsu antojagarriren artean, tontoak ematen dugun bi izar bakarrak. Biba gu!

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1997&h=05&e=31&bilatu=alea&orridata=19970531&ikusi=003

Copyright mota:

Gaiak: Tontotasuna listotasuna

Etiketak · Hitz gakoak: