1995-07-16
idatzi mota: Iritzi zutabea
Maria Goretti
Santa honek nahiago izandu zuen hil larruak behingoz libratu baino. Urtero berritzen dugu haren eguna. Aurten ere bai.
Eguerdia biño lehen arroltziak zingarrarekin. Ondotik kafea eta patxarana, jator-mailan. Gero bixigarritik eta berogarritik aukera. Erraten ahal diren eta ez diren arteketarik arima-zolaraino. Sintetikoki, analitikoki, antitetikoki. (laz Lesakan alto eta Eibarko Borxa ezagutu: zure barria akordau jata; bizixa orrorosua da. Alimo).
Eguerdia da eta kartzelara abudo. Etxaferuen asotsa. Intsumituak eta politikoak ez bertze guziak gogoan: espetxeak apurtu; kartzelak txikimilapuska.
Jarauta, txorauta, paxauta, astronauta. Lesbostxu aitortu bat bi besoen artean: ‘egidan pixa gainera’. Irri hark; xirri nik. Leitzen atzendu zait: «E.H. akatu» ikusten dut pea-pea egindako kamixetetan, izerdiz eta kalimotxoz igurtzitako titi-aitzinetan (Eskorbutoren bengaizo ezti hura helduki gogora: «a la mierda el P.V.»), P.-k ‘hagitz ongi’ ikusi nau; A.-k ‘beteagoa’. Ez diet jatik ere kontestu. Nere artean: Kimikak aunitz laguntzen du biño Fisikak ere ez gutti: ez-orekaren termodinamika; Heisenberg-en printzipioa; noiz-nongoak hatera jakin ezina; atomopeko mundu irreala; zer naiz, gorpuzki ala uhinki? Gaizki jositako odolki-puska baten pare naiz. Ondarrekotz, ñapar jito-herri bateko B,-rekin etzin naiz sofa-gainean gozo; ‘espeto zazo pixkot’, ‘aproxtu’tzaun fiestak hokio’. Erranera horiekin goxatzen’ttiot beharriak: zoratzen hura. Ez ornen dut gipuzkoanoa ematten: zoratzen ni. Hortik aurrerakoa gu bestek ez daki. Ixo. Tristea da sasoia joanda gero eskribitu behar hau.
(Oharra: Sta. Maria Goretti, Uztailak 6, zinezko sanferminak hasten eta akitzen diren eguna. Bertzaldi bat artio)

