logoa

1996-04-09

idatzi mota: Iritzi artikulua

‘Pozten naiz’

Ez da menturaz erraza izango hurkoren bat pozak noiz dagoen antzematea, baina oso erraza dena da jakitea noiz ez dagoen zinez pozik, eta da, hain zuzen ere, «pozten naiz» dioenean: edonork igertzen dio, izan ere, a) «pozten naiz» dioena ez dela zinez, egiaz eta barrendik pozten, eta b), alderantzira, bat pozez zoratzen dagoelarik ez duela inolaz ere «pozten naiz» esango (toki minberaren batean ostikoz jo dutenak «min hartu dut» esaten ez duen gisa berean). Belarriak hutsegiten ez badit, gaur ez du kasik inork pozik hartzen, ez deusek, pozik ematen: dena da pozten naiz (zoriontsu bizi zarelako, ezkontzera zoazelako, 200 miloi irabazi dituzulako..., edo are gauza tristeagoengatik ere pozten da bat). «Zer moduz?» bati «ondo» erantzun beharraren tankerako esaldi ritual elkortu bat baizik ez da «pozten naiz» mutu hori; esanago eta gezurrago.

Eta jartzen naiz Aste Antzu honetaz pentsatzen, eta hurko guztien pozkidaz pozten naiz. Gogoan pasatzen ditut Kristoren, Aberrikizunaren eta Bidai-ajentzien aste salbatzaile honetako ibilera, prozesio, ekitaldi, ekintza, txango, atera-behar, kabitu-ezin eta destitxak, eta pozten naiz. Eta pozten naiz poza antzeztu beharrak nere hurkoei eginarazten dizkien komeria eta imintzio ritual elkortu guztiei begira. Biziro pozkidatzen naiz. Asko poztutzen naiz, aizu. Pozten naiz.

Ogrotariko hiztegiko hitzak

Ogrotarikoa? zer da hau?

Zer da Ogrotarikoa?

Falta zaigu hemengo azalpen laburra. Falta zaigu hemengo azalpen laburra.Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur.

< atzera

Jatorria: Euskaldunon Egunkaria

Lotura: https://www.berria.eus/hemeroteka/egunkaria/?u=1996&h=04&e=09&bilatu=alea&orridata=19960409&ikusi=003

Copyright mota:

Gaiak: hutsaltasuna

Etiketak · Hitz gakoak: