logoa

1995-08-27

idatzi mota: Iritzi zutabea

Hondartzan

Baga.) Gorde-agerkakoa zen lehen-lehenagoko bertsolariaren abildadea. Hala dio Oteizak: bertsolariak hondartzan uzten ditu aditzaileak, ela badoa itsasoan bizkarka, murgilean itzaliz eguzkiaren bistatik; eta uraren sabel hartatik mintzo da, bere barne-urezko kromletxaren huts baztergabetik. Ur-ertzean lehertzen diren olatuen danbatekoetan botatzen ditu bere arrazoiak, haserrean bare, eztian zakar, arrazoi lotuak, ezkoherenteak, joskuran askatuak. Gramatikaren zurrunbilo traidoreetan katiatu gabe; arrazoiketa ohartuaren potoen gainetik igeri.

(Biga.) Ume-umetan, Jorjetxo aitatxiren eskutik Orioko hondartzan. Xakon batzuk hondarretan, eta hantxe ezkutatzen hura, ahoz gora etzanda; ingurumari guztia estaban utzi eta zeru hutsezko ikuspegia gainean. Gordean, babesean. Ezerez ttikitik ihesi, herio-beldur goiztarretik; ñora, eta zeruko ezerez haundira, salbabidera. Bala zeru gordina. Umetako harri- kromletx koxkorra (inoizko barrunberen ba- tean bilatu genuena), geroko gizonaren trajeriaren aurrendaria

(Hamahiru.) Gure barrengo hartxintxarretan gatzatutako metafisika: ixila, zeharkakoa, mundu gaitz-ergelaren engainagarria. Oteizak hondartzan asmatua, egoki asmatua; eta egokienik hauxe: ‘gabea ez den hutsa’. Baina 80 oroit-amama (‘abuelas-memoria ) joan dira; 4.000 eguzki-urtek bete digute denbora. Eta hondarretan, gorpu egosien eta marikaplaia aftersunduen artetik, non ezkutaturik ez duten haur galduak dabiltza marruka (‘amatxitooo!’), haur agor hidratatuak; eta murgilean itotako bertsolari gor flotadoredunak

Ur-ertzean betiko gesalduko zitzaigun guri harri-koskor biribilkatuen eskola. Hutsa gabea besterik ez da guretzat (zero matematikoa); ondoez bete-betea, ezereza baino eskasagoa den batereza.

< atzera