1993-11-12
idatzi mota: Zuzendariari
Horixe da Demokrazia
Artikulu polita idatzi du J.L. Zabalak (EGUNKARIA, Azaroak 9) gure herrietako gaztetxeen gerraz. «Agintekeria faszista» dela esan du gure politikoñoen portaera, eta hauxe zuzendu nahi diot, atrebentzia ez bada.
Ez dago gure artean ez faszistarik eta ez diktadorerik; horiek iraganeko mamuak besterik ez dira. Demokrata fina (edo finegia) da goi-alde horretan dabilen jenero bakarra. Herria edo jendea gizabanako-multzo bihurtzen da, giza-banakoak boto-emaile, eta hauen gehiengoaren ordezkariek agintzen dute (itxuraz behintzat); noizean behin zerbait egin behar dutela iruditzen zaie eta, adibidez, gaztetxeak ixten dituzte. Hau ez da Faszismoa, hau Demokrazia da, baina ez demokrazia okerra, gaiztoa edo inposatzailea, baizik demokrazia normala, izaten den bezalakoxea. Demokrazia horixe da, gehiengo ergelduaren agintea, 40 urteko tipo bat oraindik bizirik egotea ezin jasan dezakeena. Horixe da Demokrazia, eta komeni da jakitea.

