logoa

1997-01-11

idatzi mota: Iritzi artikulua

Panpinen mundua

Barby. Hiru ahizpa: Barby Puxker, Barby Korroxkadita eta Barby Kakax. Xikiñak, punkalabak. Ez dira sekula maitemindu. Ukitu ezkero, berdin da non, agudo erantzuna: «kabendios, igurtziok amari bere azpi ustela, gizajo ostia horrek!». Demoniño ttiki guztien gustukoak.

Nancy. Mojatako uniformea soinean. Dozenardi bat ispilu aldean. Begi urdin-urdinak. lie hori-horia. Behin maitemintzeko jaioa, eta bizi guztirako, eta etxekoandre jator izateko. Bularrean (ez titietan) ukitu ezkero «xu bakarrik maite xaitut» esaten du hiru aldiz. Gaixoa, tuntuna. Milaka Nancy almazenetan usteltzen daude. Ez da alerik saldu.

Fairy. Exekutibosa planifikatzaile baten itxura hits metalikoa, Dunia ttiki bat besapean, huraxe irakurriaren poderioz bere burua aurrera (oso goiti) atera balu bezala. Egilea, eragilea, desegilea, aurre-hartzaile dinamikoa, bizi dugun sasoiak agintzen duen bezalakoa. Ukitu eta negar egiten du, esanez: «ai, buztantxo bat baneuka!». Hezitzaileek bereziki gomendatua.

Garby. Pegatina euskaltzalez estalia: euskara-taldeak, herri aldizkariak, egunkaria... Eus- kara pixkat badakiela erakusteko pronto beti, ukituta ala gabe. Beste zer eginik (zer izanik) ez, eta euskaltzale amorratu bihurtua. Zerbaiti heldu behar gaixoak, munduan beste askok bezala.

Lesly. Panpina-fabrikari su eman zion panpina. Bejondeinala!

< atzera